Archibald Philip Primrose, Roseberyko V. kondea eta Midlothiango 1. kondea (Mayfair, Middlesex, 1847ko maiatzaren 7a - Epsom, Surrey, 1929ko maiatzaren 21a) britainiar politikaria izan zen. 1894tik 1895era Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen.
Eton Collegen eta Oxfordeko Unibertsitatean ikasi zuen. Ikasketak utzi zituen zaldi bat erosi zuela jakin zutenean. Ikasleek debekatuta zuten zaldiak edukitzea.
Alderdi Liberaleko kidea izan zen. 1868an Lorden Ganberan sartu zen aita hil ondoren. William Ewart Gladstoneren gobernuko atzerri arazoetako idazkaria izan zen. 1894an Gladstone erretiratu ondoren, lehen ministro izendatu zuten. 1895ean dimisioa eman zuen, Parlamentuan bozketa bat galdu ondoren.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search